Arabako Lanak

Orduña gainako bazterbidearen egokitzapenerako obrak.

Orduña mendate gainean (A-2625 errepidea, 343+800 kilometroa) dagoen bazterbidea hobetzeko eta egokitzeko obrak.

edf40wrjww2TBCon:ConTxt

Bazterbidea hobetzeko eta egokitzeko lanek honakoa barne hartzen dute: errepidearen erabiltzaileentzako atseden hartzeko gune bat egitea, hiri-altzariak gehitzea eta ibilgailuen geldialdiari zuzenduta dagoen beste eremu bat egitea.


Atseden hartzeko eremuari dagokionez, hormigoi inprimatuzko zolaketa egingo da, bai eta gelditzeko eremuarekin muga egingo duen zintarria ere.


Eremu hori atzeko zatian dagoeneko dagoen hormatxo perimetral batek mugatuko du. Horretarako dagoena luzatuko da bazterbideari leku azalera gehiago emate aldera. Horrez gain, zenbait hiri-altzari jarriko dira, hala nola, bankuak eta zakarrontziak. Guztiak egurrezkoak izango dira ingurunearekin ondo integratzeko.


Gelditzeko eremuari dagokionez, orain dagoen zorua hobetzeko lanak egingo dira. Horrez gain, galtzadaren bazterrean bide-marrak berriro margotuko dira.


Obraren esleipenaren aurrekontua: 57.500,99.-euro
Enpresa esleipenduna: Obras Públicas Onaindía, SA

Orduña
Apartadero Alto de Orduña

 


  • Galería de imágenes
  • Mapa de ubicación

Orduña

Apartadero en el alto del Puerto de Orduña.

  • Apartadero Orduña
    Apartadero Orduña
  • Apartadero Orduña
    Apartadero Orduña
  • Apartadero Orduña
    Apartadero Orduña
Apartadero Alto de Orduña

Apartadero Alto de Orduña

Buscador

Buscador

Berriak / Noticias