Arabako Lanak

Gaunako San Vitor (NAREAK) atsedenlekua hobetzeko proiektua

Arabako Foru Aldundiko aisialdirako parkeen sarearen barne eta Gaunan kokatuta dagoen San Vitor (NAREAK) atsedenlekua hobetzea, berriztatzea eta modernizatzea.

San Vitor Azazetako mendatearen gainean kokatuta dago, ermita baten ondoan, Arabako lautadaren ikuspegi izugarriekin. Eremu horrek bisitari asko izaten ditu, batez ere, familia taldeak, haien aisialdia aire zabalean gozatzeko helburuarekin doazenak.


Hori dela eta, proiektu honen helburua parke hori hobetzea da. Horretarako, narriadura mailarik altuena duten elementuak berriztatzeko jarduerak burutuko dira, elementu horietako batzuk barbakoak eta mahaiak dira. Jarduera horiei esker aisialdirako eremu horrek arlo funtzionalean zein estetikoan hobekuntza nabarituko du. Segurtasunari dagokionez, handiagoa izango da.
Ez hori bakarrik, parkearen irudia ere berriztatuko da: edukiontziei estalkiak jarriko zaizkie,

egurrez egindako elementu adierazgarriak (barraskiloak eta perretxikoak) jarriko dira eta informatzeko kartel berriak egingo dira.

Obraren esleipenaren aurrekontua: 50.408,30.-euro
Enpresa esleipenduna: Construcciones Mazón

Parque San Vitor (Gauna)

 

  • Galería de imágenes

Parque San Vitor (Gauna)

Parque San Vitor (Gauna)

  • Nareak San Vitor, en Gauna
    Nareak San Vitor, en Gauna
  • Nareak San Vitor, en Gauna
    Nareak San Vitor, en Gauna

Buscador

Buscador

Encomiendas realizadas arloko etiketak

Berriak / Noticias